XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kokodriloak, sugeak

(...) Baño apotxali egalariak ez du 0,03 m.tik gora izaten.

Kokodriloak, muskertzarrak bezala, oiu egiten dute.

Ala ere bien artean alde aundia ba'da.

Kokodriloak mutur mearragoa du ta matrail-ezurretik betagiña ikusten zaio.

Kokodrilo-mota bat bakarra sartzen da itxasoan: galdor biko kokodriloa.

Ganges ibaian bizi dan mutur zorrotzeko gabial narraztia, arrai-jalea da.

Uretan dagonean, enbor zarraren antza artzen du.

Gorputza urperatu-arren, arnas-artu dezake, mutur gorenari esker.

Ondar-gaiñean ipintzen dituen arrautzak berotzeko ardura, eguzkiaren esku uzten du.

Bai muskertzarrak, bai kokodriloak, otzari bildur diote.

Neguan, baita udaran ere, aintzirak agortzen diranean, lokatzean murgiltzen dira.

Sastrakan igeska dijoan sugea ikustean: orra, or, sugea!, esan dezakezu.

Bañan eman al-dizu astirik, mutur arroa ote-zuen ikusteko? Katuaren antzeko begi-niniak ote-zituan, edo burua ezkataz estalia ote-zuan, jabetzeko?.

Suge-mota asko omen da, 2.000 ta geiago.

Auetako bakar batzuek bakarrik bizi dira Españia'n.

Aipa ditzagun: iraun-sugea, Lataste'tar suge zitala, berus-sugea ta adardun-sugea.

Narrazti auek, maiz, gorputza ezkataz estalia izaten dute.

Ezkata oiek, berriz, sarritan margo ederrez apainduak ikusten ditugu.

Bañan marrazki eder oiek geienean ez dira, zoritxarrez, ontasun edo jatortasun zantzuak izaten.

Orregatik, Ego-Amerike'tarrek bildur aundia diote, bai joal-sugetzar arroari, bai mokasin ikaragarriari, baita suge mutur-lantzadunari ere.

Danak ezagutzen duzute Rikki-Tiki-Tavi, mangosta txikiaren edesti edo kondaira.

Eriozkor ozka egiten zuen suge-kobrakin burruka gogorrean asi-ta, garaille atera zan.

Kriskitin-sugetzarra ere pozoitsua da.

Bañan oitura zoroa, benetan, suge onena: aserratzen danean ezur kozkozko isats-muturra astintzen asten da.

Ezur oiek, alkar joaz, zarata berezi bat ateratzen dute.

Zarata edo doñu orretatik datorkio kriskitin edo kaskabel izena.

Suge mota artean aundiena boa, suge-ertsatzaillea da.

Luzean 3 bat m. izaten ditu.

Suge gaitzak dira baita piton, ta Amazonas-aldeko basoetan bizi dan anakonda ere.

Luzean 10 m.-raño azi leizke.

Arrapakiñak bizirik iresten dituzte, edo, aurretik ertsatuaz, il-ta jan.